Aranoko Heineken lantegia itxiko dutela eta, negoziazio mahaia osatzen ari dira

Kronika - Erredakzioa 2008ko aza. 27a, 01:00

ARANOKO Heineken fabrika itxi egingo dutela iragarri zuten joan den ostiralean. Guztira 69 langile dabiltza gaur egun Aranoko lantegian, Kronikak jakin ahal izan duenez, Arano, Goizueta, Hernani eta Donostiakoak tartean. Momentuan lantegia martxan da, eta hilabete batzuk pasa litezke itxi arte. Enpresaren erabakiak ezustean harrapatu ditu langileak. Kronikak jakin ahal izan du negoziazioak hastekotan direla, enpresa eta langileen ordezkarien artean. Horretarako, negoziazio mahaia osatzen ari dira.

Kontsumoak behera
Enpresak Aranoko lantegia ixteko arrazoiak azaltzerakoan, esan du garagardo kontsumoak behera egin duela, eta hori dela eta, produkzioa berrantolatu behar duela. Horren aurrean, langileek defendatzen dute lantegia «berria eta errentagarria» dela. Heinekenek estatuan egoitza bat baino gehiago ditu, Aranokoaz aparte beste lau. Duela gutxi Sevillan lantegi berri bat ireki du, Europan duen modernoena.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!