Ez nau harritzen herritarrek politikariekin konfidantzarik ez izatea, asteleheneko Giza Eskubide Batzordean izan ziren jarrerak ikusi eta gero. 2008ko otsaileko Plenoan eskatu nuen 400.000 euroko diru partida osatzea, kale borrokaren BIKTIMEI laguntzeko, baita eztabaida bat hastea ere laguntzak emateko arauen inguruan. Proposamena onartu egin zen EAJ-PNVren aldeko botoarekin: «aukera eder bat da kalteak jasan dituzten hernaniarren ondoan egoteko...»; EAren aldeko botoarekin: «gaiaren inguruan eztabaidatzeko eta ekarpenak egiteko aukera izango da...»; PSE-EEren aldeko botoarekin: «ekarpenak egin ahal izango dira, eta neurriak hartu beharko lirateke horrelakorik ez gertatzeko...».,PPk alde bozkatu zuen, baina ez zuen bere botoa azaldu. Ez zen kontrako botorik izan eta Gobernu taldea abstenitu egin zen: «gaia udalaren eskumenekoa den aztertu behar da, laguntza motak, nola erregulatzen den...».
Gobernu taldeak dokumenturen bat aurkezteko 8 hilabetez zain egon ondoren, eta horrelakorik aurkeztuko ez zela antzeman ondoren, EAJ-PNVk zirriborro bat aurkeztu zuen Giza Eskubide Batzordean, proposamen honen gainean lan egiteko eta beharrezkoak ikusten ziren ekarpenak sartzeko. Giza Eskubide Batzordean Idazkari Interbentorearen informe bat ere aurkeztu zen. Bertan ez zen azaltzen udaletxetik ematen diren diru laguntzek beste erakundeetako eskumenak inbaditzen dituztenik. Ba, izugarrizko sorpresa. Plenoan onartu zen proposamen bera planteatu zen batzordean, ia diru laguntza aurrera ateratzeko oinarriak idatzi behar diren eta: EA, PSE-EE eta PP abstenitu egin ziren, «gaia agian ez da udaletxearen eskumenekoa» adierazita; EBk aurka bozkatu zuen arrazoi berarengatik; Gobernu taldeak aurka bozkatu zuen eta zalantzan jarri zuen biktimaren definizioa eta eskumenaren gaia; EAJ-PNV bakarrik geratu zen, garbi izanda zer diren kale borrokaren biktimak, garbi izanda ez dagoela eskumen esklusiborik behar haundiena dutenak laguntzeko; eta garbi izanda aukera eder bat galdu dugula kale borroka dela eta, kaltetutako hernaniarrak laguntzeko, eta haien ondoan gaudela erakusteko. Hau bada politika, gaur ez naiz atzo bezain politikaria.
Andoni Amonarraiz,
EAJ-PNVko bozeramailea.
(Erredakzioan euskeratua).
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!