VICTOR Goikoetxea pintore eta muralgile hernaniarra Zinkoeneako kiosko berria apaintzen ari da egun hauetan. Zinkoeneako obrak direla eta kioskoa aldatu egin zuten eta lauki itxurako kiosko txuri bat jarri dute. Udalak proposamena luzatu zion Victor Goikoetxeari kioskoaren itxura bizitzeko eta pintore hernaniarra zuhiatzez betetako baso bat ari da pintatzen. Pintoreak azaldutakoaren arabera, helburua da kaja itxurako etxetxoari bizitasuna ematea zuhaitzen bidez, eta prentsa eta aldizkariak paperez eginda daudenez, arbolak irudikatzea egokia iruditu zaio.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!