UDALAK Hernanira datozenei ongi etorria ematen dien panelak jarri ditu herriko sarreretan. Bat Astigarragatik Hernanira datorren errepidean (GI-131) eta bestea Errekaldetik Hernanira datorren errepidean (GI-2132).
Panelaren helburua, ongi etorria emateaz gain, Hernaniren aurkezpen txiki bat egitea ere bada. Hori dela eta, bi paneletan argazkien bidez Hernaniren hainbat ezaugarri azaltzen dira, Astigarragako errepidean esaterako honako hauek: Santa Barbarako ermita, Akolako trikuharrietako bat eta sagardoarekin zerikusia duen argazki bat.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!