Moto irteera antolatu du Hernaniko Motolagunak elkarteak, eta bertan parte hartu nahi dutenek gaur dute azken eguna izena emateko. Izenematea Talleres Orkolagan egin behar da, 35 euroan (sozioek 30 euro).
Atsegindegitik 09:00etan aterako dira eta Errioxako San Vicente de la Sonsierrara joango dira, Arabako Peña Cerradatik barrena.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!