Barianteko obrek eragindako lur jauzi batek aberia larria eragin zuen Añarbeko ur-bide batean

Kronika - Erredakzioa 2008ko aza. 25a, 01:00

ASTELEHEN goizaldean barianteko bigarren zinturoiko obrek eraginda lur jauzia izan zen Petritegi inguruan, Astigarragan. Lur jauziak Añarbeko ur-bide bat puskatu zuen, herrietara ura eramaten duena, hain zuzen ere. Horrez gain, barianteko horma bat ere puskatu zuen. Ur bide honek Donostia iparraldeko auzoetara eta Errenteriara eramaten du ura. Añarbetik jakinarazi dutenez, «arazoa konpontzen ari gara eta oraingoz, herritarrengan ez du eraginik izango».
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!