Drogen eta etorkinen inguruko hitzaldia izan zen asteartean institutuan

Kronika - Erredakzioa 2008ko aza. 27a, 01:00

DROGEN kontsumoaren inguruko hitzaldia entzun zuten asteartean Hernaniko Institutuko gazteek. Hitzaldia Amher Hernaniko talde multikulturalak antolatu zuen eta Mikel Marquez Osakidetzako mediku psikiatrak eman zuen. Euskal gazte eta gazte inmigranteen parekotasuna Hitzaldiaren hasieran, drogen kontsumoak euskal gazteengan eta inmigranteengan duen eraginaz hitz egin zuten. Mikel Marquezen esanetan «gazte inmigranteak harrituta geratzen dira Euskal Herrian droga lortzeko duten erreztasunarekin, eta horrek zer pentsatua eman beharko liguke guri». Hitzaldia aurrera joan ahala, drogen inguruan egiten diren kanpainei buruz ere hitz egin zuen Mikel Marquezek «Askotan kanpaina gehienak Ez hitza gehiegitan erabiltzen dute, eta debekua ez da gaur egungo gazteak kontzientziatzeko biderik egokiena». Hortaz, drogak zer ziren, zein motatakoak dauden eta hauek izan ditzaketen eraginei buruz hitz egin zien Mikel Marquezek hitzaldian bildutako gazteei. Ikasleek berriz, drogen inguruan zuten ikuspuntua azaldu zioten Bilbotik etorritako mediku psikiatrari.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!