Unai Alvarez hernaniarrak zilarrezko domina irabazi du Trinketeko Munduko Kopan

Kronika - Erredakzioa 2008ko aza. 24a, 01:00

Unai Alvarez pelotari hernaniarra bigarren geratu da La Habanan, Kuban, jokatu den Trinketeko Munduko Kopan. 40-33 galdu zuen finalean. Aurkari gogorra izan zuen, Loquillo Lopez mexikarra. Unai aurretik ibili zen 33-27 jarri arte. Orduan mexikarra bere onenak ematen hasi zen, jokaldi arriskutsuak eginez, baina baita ondo egin ere. Azkenean markagailua bere alde jarri eta urrezko domina kendu zion Alvarezi. Hirugarren finala du Alvarezek: Chilen jokatu zuen 2005ean, Mexikon 2006an eta oraingoa Kuban.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!