Fernando Esnaola xake jokalaririk onena

Kronika - Erredakzioa 2008ko aza. 24a, 01:00

hernaniko Xake Txapelketako azken jardunaldia jokatu zuten atzo Zumitza tabernan eta Fernando Esnaolak irabazi zuen. Joan den urtean bigarren postua egin zuen eta aurten irabazi egin du. Ez zen ezusteko haundia izan, baina tentsioa bai, azken unera arte, ez baitzen erabaki txapelketa. Esnaolak atzoko partida irabazi egin behar zuen txapeldun izateko, baina denboraz larri zebilen, eta ez zuen panorama erreza. Hala ere, azken momentuan asmatu zuen eta saria bereganatu zuen. Guztira sei jardunaldi jokatu dira, sei igandetan aritu dira elkarren kontra jokatzen. Atzo, zazpigarren jardunaldian, erabaki zen txapelkeduna.

Eneko Martiarena bigarren; Mikel Apezetxea hirugarren
Eneko Martiarenak, joan den urteko irabazleak, bigarren postua egin du aurten, eta atzetik, Mikel Apezetxeak hirugarrena.

Bestelako sariak
Sari asko banatu zituzten atzokoan. Lehenengo federatugabeari ere saria eman zioten, Joseba Goikoetxeari hain zuzen. Parte hartutako jokalari gazteentzat ere izan zen saririk. Lander Berrueta izan zen 18 urtetik beherako jokalaririk onena. Jokalari gazteenak ere jaso zuen saria, Jabier Blancok hain zuen. Bukatzeko, hiru lehenengoen artean ez zegoen jokalari hernaniar onenari ere ema zioten saria, Joxe Anjel Ijurkori.

Gipuzkoako Liga jokatuko da urtarrilean
Hernaniko Xake Taldeak urtarrilean izango du hurrengo txapelketa: Gipuzkoako Liga. Aurten ere bi talde atera nahi dituzte, bat 3garren mailakoa eta bestea aurreneko mailakoa, baina horretarako jendea behar da, horregatik, herriko xakezaleak animatu nahi dituzte parte hartzera; partidak larunbat arratsaldetan jokatuko dituzte.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!