2020an herria nola ikusten duten eta nola ikusi nahiko luketen galdezka ibili da Udala, zehazki bi gaien inguruan: euskara batetik, inmigrazioa bestetik. Helburua da jakitea, epe luzera nolako herria nahi duten herritarrek, indarrak horretan jartzeko.
Joan den astean gai bakoitzaren inguruko bilera bana egin zuten interesa zutenekin, eta kalean ere jaso dituzte herritarren iritziak.
Bilera etzi
Bi gaien inguruko ekarpenak bildu eta gutxi gora behera denen artean 2020 Hernani nolakoa izan litekeen zehazten saiatuko dira. Bilera asteazkenean izango da, arratsaldeko 19:00etan, Biteri kultur etxean.