Gipuzkoako Batzar Nagusiak zer diren jakiteko autobusa Hernanin

Kronika - Erredakzioa 2008ko aza. 24a, 01:00

GipuzkoakO Batzar Nagusiak zer diren, nola antolatuta dauden eta zer egiten duten azaltzeko kanpaina ibiltaria antolatu dute. Egun hauetan horretarako propio prestatutako autobusa Urbieta kalean dago, kiroldegi ondoan, eta hor egongo da egun batzuetan, bertara joaten denari azalpenak emateko.

Batzar Nagusiak ezagutu
Gipuzkoako Batzar Nagusiek ezagutzera eman nahi dute beren lana. Horretarako, Gipuzkoa oinarri, Gipuzkoa helburu kanpaina jarri dute martxan. Kanpainaren bidez, Batzar Nagusien lana eta antolamendua azaldu nahi dizkiete ume, gazte eta helduei. Autobus ibiltaria herriz herri ibiliko da azalpenak ematen.

Propio prestatua
Autobusak 40 metro karratu ditu, eta 25 lagun sartzeko antolatua dago. Bertan, 50 minututan gutxi gora behera, Batzar Nagusiei buruzko oinarrizko informazioa ematen dute, horretarako propio dauden bi pertsonek.

Parte hartzek
Parte hartu nahi izanez gero, edo informazio gehiago jaso nahi izanez gero, honako telefono zenbakira deitu behar da: 902 109 156.

Bihar aurkezpen ofiziala
Bihar hain zuen, Batzar Nagusietako buru den Rafaela Romero etorriko da Hernanira, autobusaren aurkezpen ofiziala egitera.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!