Joan den igandean, Hernani eta Astigarragako AEK-ko ikasle eta irakasle batzuk Oiartzunera joan ziren, Herri Musikaren Txokora hain zuzen. Juan Mari Beltranek zuzentzen duen museora joan ziren bisitan, eta Beltranek berak erakutsi zien museoa eta bertako ondarea. Bertan, mundu guztiko hainbat musika instrumentu ezagutu, musikaren inguruko hainbat kontu entzun, eta Juan Mari Beltranen pasioa eta ezagutza zabala ezagutu zuten.
Ondoren, Arritxulo aterpetxean bazkaldu zuten goxo-goxo. Bazkalostean, goizean ikusitako hainbat musika instrumentu egiteko aukera izan zuten; irudimenari eragin eta egunero erabiltzen diren materialekin musika tresna errezak egin zituzten eta kantuan aritu ziren.
Eguraldiak asko lagundu ez bazuen ere, egunpasa polita egin zuten. Ikasleak, elkar ezagutzeaz gain, euskeraz aritu ziren jo eta su, baita ederki pasa ere.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!