Yone Boutique areto futboleko taldea nahikoa lan eginda baina pozik itzuli zen ostiralean Legorretatik, Bilkoin taldearen aurka irabazita. Hasierako 10 minututan 2 gol sartu zituzten eta horrek patxada eman zien lehenengo zatia bukatzeko; bigarren zatian Bilkoienek indartsu erasotu zuen eta nahikoa lan eman zien; hala ere, 0-5 jarri zirenean, lasai bukatu zuten partidua.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!