partidu txarra jokatu zuten atzo seniorrak Atletiko San Sebastianen aurka, Bera Beran. Partidua eguraldia bezalakoxea izan zen, txarra. Euriak sekulako lokatza sortu zuen eta jokalariek nahikoa lan izan zuten baloia lurretik altxatzen, zaila baitzegoen baloia kontrolatzeko; denbora gehiena lurrean pasa zuen baloiak.
Hala ere, Hernaniko taldeak lau entsegu lortu zituen eta partidua irabazi egin zuen. Partidua parekatua izan zen momentu batzuetan, baina oro har, Hernani aurkaria baino finago ibili zen. Oso ondo hasi du denboraldia Hernaniko senior taldeak.
Kadeteek ezustekoa eta jubenilek partidu erreza
Kadeteek Eibar Beraren kontra jokatu zuten atzo; baita ezustekoa hartu ere, 19-7 galdu baitzuten.
Jubenilek berriz, partidu erreza jokatu zuten eta aisa irabazi zioten, 7-67 Eibarko talde aurkariari.