Gorputzeko minak arintzeko trikimailuak eta fimoarekin eskulanak egiteko ikastaroak Zilegi Eskoletan

Kronika - Erredakzioa 2008ko aza. 23a, 01:00

Zilegi Eskolak aukera ematen dute gustoko lanak eginez eta modu naturalean euskeraz hitz egiteko. Oraingoan bi ikastaro izango dira, zein baino zein praktikoagoa. Bata, fimo materialarekin pitxiak egiteko ikastaroa emango du Marta Mujikak; bestea, gorputzeko minak arintzen ikasteko da eta Amaia Aierzak emango du. Lehena bi eguneko ikastaroa da; bigarrena egun bakarrekoa.

Izen emateko
Izen emateko Hernaniko edo Astigarragako AEKra jo, telefonoz deitu edo honako helbide elektronikora idatzi: zilegieskola@aek.org.

FIMOAREKIN ESKULANAK EGITEKO
Fimoarekin hainbat pitxi egiteko ikastaroa, Marta Mujikaren eskutik.
l Hernanin. Azaroaren 27an eta abenduaren 4an, AEKn, 19:00etatik 21:00etara.
l Astigarragan. Azaroaren 25ean eta abenduaren 2an, Astigarragako Zipotza elkartean, 19:30etatik 21:00etara.

GORPUTZEKO MINAK ARINTZEKO
Minak arintzeko trukoak: postura egokiak, luzaketak, masajeak... Amaia Aierzaren eskutik.
l Hernanin. Abeduaren 2an, AEKn, 09:00etatik 11:00etara.
lAstigarragan. Abenduaren 10ean, Astigarragako kultur etxean, 09:30etatik 11:00etara.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!