Genero indarkeria

Kronika - Erredakzioa 2008ko aza. 23a, 01:00

Duela gutxi entzun dut telebistan, Madrileko fiskaltzako dekano batek, Rafael Escobarrek, zer erantzun dion kazetari bati, honakoa galdetu dionean: Nola liteke hainbeste neurri eta lege egin ondoren, eraso gehiago izatea? Dekanoaren erantzuna, batere harritu ez nauena, honakoa izan da: heziketa eta formazio ezaren ondorioa da. Bukatutzat eman du gaia. Bistan denez, arazoaren alderdi latzena ez du aipatu, beraz, ez dute konponbiderik topatuko. Ez dute gizarte mota zalantzan jartzen, ez ditu arrazoi sozialak eta politikoak aipatzen. Beraz, ez dute zalantzan jartzen sistema kapitalistak eragiten duen gizarte mota. Gauzak horrela, ezin dugu ezer espero. Beste gizarte mota bat bilatzen dugunok bakarrik bukatu ahal izango dugu gaitzarekin. Desinformazioa, informazioaren manipulazioa eta intoxikazioa ere ez ditu aipatu; gordinkeriarekin jokatzen dute eta hori iraina da gure hezkuntzari eta oraindik pentsatzen dugun gizakioi. Joan Sanchez Bolet (*Erredakzioan euskeratua)
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!