Gizonak atera ziren atzo kalera, emakumeenganako indarkeria salatzeko. Asteartean, azaroak 25, emakumeenganako indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna da, eta horren inguruan hainbat ekintza antolatu dira herrietan. Aurtengo kanpaina bereziki gizonei zuzendua da, «indarkeria denen arazoa delako».
Gizon taldeak indarkeriaren aurka
Euskal Herriko Gizon Taldeek eskaerari erantzun nahi izan diote eta beren konpromezua adierazi nahi izan zuten atzo. Horregatik, atzo Gizon Taldeek ibilaldi bat egin zuten hainbat herrietan barrena kontzentrazioak eginez. Hernanin ere, izan ziren, Plaza Berrin.
Asteartean kontzentrazioa
Asteartean kontzentrazioa egingo da Plaza Berrin iluntzeko 19:30etan. Hernaniko Berdintasun Zerbitzuak, Kontseiluak eta Gizon Taldeak dei egin dute kontzentrazioan parte hartzeko.
Txartel morea etxeetara
Egun hauetan tratu txarren kontrako txartel koloretsu bat iritsiko da Hernaniko etxeetara. Hain zuzen ere, helburua da asteartean eta hurrengo egunetan etxeko balkoietan jartzea txartela, indarkeriaren aurkako adierazpen bezala.
‘Etxean otso, kalean uso’
Ostegunean, hilak 27, tratu txarren inguruko Etxean otso, kalean uso ikuskizuna izango da kultur etxean. Tratu txarrak jasandako emakume batek esperientziaren inguruko dantza emanaldia egingo du; tartean tratu txarrak jasandako beste hainbat pertonen testigantzak ere entzungo dira.
Goizean bi emanaldi egingo dira, ikastetxeetako gazteentzat, 12:00etan eta 14:30etan. Iluntzean herritarrentzat izango da. Biteri kultur etxean, 19:00etan.