‘Emakumea pelotari’ txapelketako final eta semifinaletan izango dira hernaniarrak

Kronika - Erredakzioa 2008ko aza. 22a, 01:00

Emakume pelotari txapelketako final eta semifinaletan izango dira hernaniarrak. Txapelketako 5 jardunaldi jokatu dira orain artean, eta bertan Hernaniko 6 pelotarik hartu dute parte. Orain artean aurreneko fasea jokatu da eta Leire Lukas hernaniarra sailkatu egin da hemendik bi astetara jokatuko den finalerako. Leire Lukasek Domingez azkoitiarraren ari da jokatzen. Beste hiru hernaniar ere sailkatu dira, hauek semifinaletarak: Garazi Jauregi eta Arantxa Elizegi. Aurrez aurre izango dute Garbiñe Tijero, Azkoitiako Urbieta pelotaria bikote duela. Semifinalak gaur jokatuko dira Egian, arratsaldeko 17:00etatik aurrera.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!