Laugarren garaipenaren bila

Kronika - Erredakzioa 2008ko aza. 22a, 01:00

OHOREZKO b mailan Hernanik Atletico San Sebastianen kontra jokatuko du gaur Aieteko Bera Bara zelaian. Laugarren garaipenaren bila joango dira Donostira, izan ere, orain arte jokatu dituen hiru partiduetatik hiru irabazi ditu; azkena Oviedoren kontra, 31 eta 21. Hernanik primeran daramaki denboraldia eta sailkapeneko hirugarren postuan dijoa, 14 punturekin. Duen pega bakarra da lesionatutako jokalariak dituztela, bat baino gehiago. Horien artean daude, Pernas, Genua, Jokin, Apezetxea II eta C. Casado. Bestalde, honako jokalariak daude gaurko konbokatuta: B.Leon, M. Orbegozo, Otaño II, Sarasola, Seco, Apezetxea I, Mitxelena, Otegi, Zapiain, Otaño II, Otxotorena I, David, Iraitz, Oier, Etxeberria, Ramuntxo, M. Adrian, Gaztañaga, I Olano, Mendizuri eta Garibai. Gaur 16:00etan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!