ZUBIPEN gaur derbi interesgarria ikusteko aukera izangoda, Gorengoen mailan, Hernanik Mundarroren kontra jokatuko baitu. Partidu interesgarria izango da, besteak beste. Astigarrako taldean Hernaniko jokalariak ere badaudelako. Gaur arratsaldeko 16:30etan , Zubipen Hernaniri dagokionean, joan den astean 1 eta 0 galdu zuen Idiazabal talde sendoaren kontra eta gaurkoan puntuak eskuratzen saiatuko da, sailkapenean gora egiteko asmotan. Txuri berdeak sailkapeneko 7garren postuan daude, 15 punturekin. Mundarro aldiz, sailkapeneko 15garren postuan dago, 9 punturekin. Datu hauei erreparatuta esan daiteke irabazteko moduko partidua dela, baina ez zaie komeni gehiegi fidatzea.
Emakuzkoen Ligan,
Hernani Martutenen
Emakumezkoen Ligan, Hernanik Martuten jokatuko du bihar, Amara Berriren kontra. Hernanik talde sendoenen kontrako partiduak jokatu ditu dagoeneko eta hemendik aurrera bide errazagoa izango duela espero du. Hernani 4garren dijoa sailkapenean. Bihar 10:30etan, Martutenen