Avila eta Segoviako bazterrak ezagutu dituzte Goiz Eguzkiko kideek

Kronika - Erredakzioa 2008ko aza. 22a, 01:00

GOIZ Eguzki jubilatu etxeko bazkideak Avila eta Segovian ibili dira urria bukaeran. Hiru eguneko irteera egin zuten eta bidaian zehar hango bazter ezberdinak ezagutu zituzten: argazkian ikusi daitekeen akueduktoa, Segoviako Alcazar-a, San Ildefonso granja, Santa Teresaren etxea, Avila hiria bera eta bertako harresiak, besteak beste. Hurrengo bidaia Iratxera Hurrengo bidaia Iratxera egingo dute, azaroaren 29an. Asmoa dute egun pasa egitea, bertan bazkaldu eta ondoren bailea egitea.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!