hernaniko Xake Txapelketako azken jardunaldia jokatuko da bihar Zumitza tabernan. Guztira sei jardunaldi jokatu dira, hau da, sei igandetan aritu dira elkarren kontra jokatzen. Bihar, zazpigarren jardunaldian, erabakiko da txapelketako irabazlea zein den. Partidak arratsaldeko 16:00etan jokatuko dira, Zumitza tabernan. Partidak jokatu ondoren sari banaketa izango da, 18:30ak aldera.
F. Esnaola eta E. Martiarena aurten ere onenen artean
Txapelketa Hernaniko Xake Taldeak antolatu du eta azaldu dutenez, iaz lehenengo eta bigarren postuan sailkatu ziren Fernando Esnaola eta Eneko Martiarenak, aurten ere, irabazteko aukerak dituzte. Zertxobait atzerago daude Jabier Corral, Jon Altuna, Breogan Estevez eta Mikel Apezetxea.
Sari banaketan, aurreneko hiru postuetan sailkatzen diren jokalariek jasoko dute saria. Horrez gain, herriko aurreneko jokalariak, aurreneko jokalari gazteenak eta aurreneko beteranoak ere jasoko dituzte sariak, besteak beste.
Txapelketari dagokionean guztira 20 bat partehartzaile izan dira, iazko txapelketan izan zen jende kopuru antzekoa. Giro ona izan da eta lehia ere bai, izan ere, sailkapenean maila berean izan diren jokalariek elkarren artean jokatu dute.
Urtarrilean
Gipuzkoako Liga
Hernaniko Xake Taldeak urtarrilean izango du hurrengo txapelketa: Gipuzkoako Liga. Aurten ere bi talde atera nahi lituzkete, bat 3garren mailan eta bestea aurreneko mailan. Baina hori taldean parte hartzera animatzen den jende kopuruaren arabera erabakiko dute. Herriko xakezaleak animatu nahi dituzte jokatzera; partidak larunbat arratsaldetan jokatzen dira.
Biharko partidak:
Corral/F. Esnaola
Martiarena/Jon Altuna
Breogan Estevez/Apezetxea
Sito/Ijurko
Goikoetxea/Navascues
Lander/Ibon
Andreas/Blanco
Iglesias/Josu Arrieta
Jon Mikel/Espinal
Garmendia, atsedena.
Joxe Ramon, atsedena.