Mundarro izan zuen atzo aurkari Hernaniko Gorengo mailako taldeak. Partidu gogorra izan zen eta emaitza ona. Nabarmenena hala ere, jokalarien arteko eta Zubipeko giroa izan zen atzokoan.
Hodei Perezen gola
Partidua hasi eta 35garren minutuaren bueltan sartu zuten partiduko lehenengo gola eta bakarra. Hodei Perezek sartu zuen, ezkerreko bandatik egindako jokaldi bati esker.
Lagun zaharrak
Partidua ez zen erreza izan. Lehenengo partean Hernani finxeago ibili zen baina oro har, lana egin behar izan zuten denek.
Partidu berezia izan zen atzokoa, Mundarroren aurka, aurkarietako batzuk Hernanin ibiliak direlako. Hala ere, nabarmenena harmailetako giroa izan zen.