«Ez da Gobernu taldearen asmoa, ezta nirea ere, ezer botatzea eta alferrikako gastuak egitea»

Kronika - Erredakzioa 2008ko aza. 22a, 01:00

Alkateak udalaren irudi berriaren inguruan egindako galderak erantzun ditu, esanez, «aurkeztu genuenean eman genuen informazioa motz geratu da, eta borondate txarrez eta ez jakintasunagatik interpretazio okerrak ekarri ditu».

«Inolako kosturik ez»
Alkatearen esanetan «Udalaren agiri ofizialetan ikur berria agertzeak ez du inolako kosturik suposatu, ordenadorean aldatzen delako».

Paperak aprobetxatu dira
Udal agirien erabilerari dagokionez, dio «paperean zeudenak aprobetxatu dira; gauza bera sobreekin, txikiak irudi berriarekin banatuko dira laister lehendik zeudenak bukatu eta gehiago erosteko momentua zelako; gainerakoak bukatu ahala berrituko dira».

«1999ko faktura baten kostutik uruti eta motz»
Gastu bakarra irudia sortu eta diseinatzea izan da «9.280 euro gastatu dugu, eta beste 5.000 eskas aterkiak, llaberoak eta tarjeteroak kaleratzen». Gastuen inguruan dio, «edonola ere, urruti eta motz geratu dira irudi korporatiboa aldatzeko gastuak nire tiraderan (kajoian) dagoen 1999ko faktura baten kostutik». Erantsi du «oraintsu berriz, 3 miloi pezeta ordaindu den udal lanpostuen balorazioa tiraderan sartzea eskatu dute oposizioko alderdiek, eta ez ahaztu balorazioa egitea eskatu zutenak direla orain gustoko ez, eta bazter utzi nahi dutenak». Bukatzeko dio «gastuak ondo neurtuak egitea dagokigu, hortik aurrerakoa demagogia hutsa da».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!