Batzar orokorra eta afaria azaroaren 28an

Kronika - Erredakzioa 2008ko aza. 21a, 01:00

Zikuñako Ama zikloturista taldeak batzar orokorra deitu du azaroaren 28rako. Bertan aurkeztuko dituzte, jardueren txostena eta diru kontuak, eta hitz egingo dute 2009rako lizentzietaz eta arropa berriaz. 2009ko plangintza ere egin nahi dute. Batzarra 19:30etan izango da, Biterin. Ondoren, denboraldi bukaerako afaria egingo dute Hernaniko elkarte batean. Izena emateko epea bihar bukatzen da. Horretarako telefono zenbaki honetara deitu behar da: 606 109 788.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!