Arditurrirako irteerarako izen ematea

Kronika - Erredakzioa 2008ko aza. 21a, 01:00

Zikuñako Ama zikloturista taldeak irteera antolatu du gaztetxoekin Arditurrira joateko, bizikletan. Irteera azaroaren 23an izango da, igandean. Lehen Hezkuntzako 3 eta 6garren maila bitarteko ikasleek eman dezakete izena. Hernanin ikasten dutenek eskolen bidez egin dute izen ematea, baina Hernanitik kanpo ikasten dutenek elkartean eman beharko dute izena. Horretarako gaur arratsaldeko 19:30etatik 21:00etara joan daiteke Transpakarren duten bulegora. Bestela 606 109 788 telefono zenbakira ere deitu daiteke.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!