Partidua gaur Legorretan

Kronika - Erredakzioa 2008ko aza. 21a, 01:00

Yone Boutique Hernaniko areto futbol taldeak Legorretan jokatuko du gaur, Bilkoin Legorretaren kontra. Hernaniarrek azaldu dutenez, Legorretakoa aurreneko mailako taldea da; baina aurreneko mailan egoteko baldintzak betetzen ez dituenez bigarren mailan jarraitzen du. Hernaniarrek partidu zaila aurreikusten dute, aurkaria talde gogorra izateaz gain, etxekoen artean ere bajak baitituzte. Gaur 21:00etan hasita.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!