HERNANIKO PSE-EE alderdiko bozeramaileak, Jose Ramon Chicak, salatu du, prentsa ohar bidez, Udalaren irudi berria alderdi politikoei eta herritarrei galdetu gabe aukeratu duela oraingo Gobernu taldeak.
Inori galdetu gabe
Prentsa oharrean dio «tristea» dela, udala partehartze prozesuetan xahutzen ari den diru guztia kontuan hartuta, Marian Beitialarrangoitia buru duen gobernuak erabakitzea, «inori ezer galdetu gabe, zein izango den Hernaniko Udala eta herritarrak ordezkatuko gaituen irudia».
Aukerarik ez
Prentsa oharrean salatu duenez «udalak erabaki du logotipoa egiteko lana ematea, beraiek esandakoaren arabera egingo duen norbaiti». Horrela, beste inork ezin izan du aurkeztu bere ideia».
Alferrikako gastua
Zinegotziaren esanetan, «okerrena da gastatuko den dirua, beste edozein ekintzetarako bideratu zitekeena», izan ere, «aterki eta llabero mordoska eskatu dituzte eta Hernaniko armarria kendu dute udal agiri ofizial guztietatik, horrek duen gastuarekin, soberan zegoena ere aprobetxatu gabe».
18.000 herritar konbentzitu
Bere esanetan, « 18.000 herritarrek ezin izan dute iritzia eman eta Gobernu taldeak azalpenak eman beharko ditu».