Musika Eskoletako gaztetxoek ere ospatu zuten Santa Zezilia eguna

Kronika - Erredakzioa 2008ko aza. 22a, 01:00

santa Zezilia eguna gaur izan arren, izan dira eguna iritsi baino lehenago ospatu dutenak ere. Ostegunean, esaterako, Amaia Aldalur pianojoleak eta Mikel Emezabal klarinetejoleak Eleketan kontzertu arrakastatsua eskaini zuten. Biterira hurbildu zirenek, musikariekin batera, kontzertuaz ederki gozatzeko aukera izan zuten.

Txikien txanda
Egun berean Musika Eskolako 50 lagun inguru kalejiran ibili ziren, akordeoi eta trikitiekin musika doinuak herrian zabalduz. Kalejira Euskal Herriko Musika Eskolen elkarteak antolatu zuen, egun berezi hau ospatzeko. Azkenik, atzo Musika eskolako ikasleen txanda izan zen. Jende mordoska aurrean zutela, Biteri kultur etxean pieza ugari jo zituzten. Kontzertuaren ondoren, 2007-2008 ikasturtean 2garren edo 3garren maila bukatu duten ikasleei diplomak banatu zizkieten.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!