Eusko Alkartasunako bozeramaileak, Iñaki Arratibelek, prentsa ohar bidez, salatu du Alkateak Udala ordezkatuko duen irudia aurkeztu duela, «irudiaren gaia inongo udal organotan hitz egin gabe», eta erantsi du «gutxienez, udal alderdien iritzia jaso behar zuela».
Denon erabakia
Arratibelen esanetan, «Alkateak nahi zuen irudia aukeratu du; guztiok ordezkatuko gaituen irudia, denon artean aukeratu behar genuen». Arratibelek dio «irudiak ez dituela ordezkatzen» eta dioenez «logotipoa, Marian Beitialarrangoitiaren agintaldiaren ikur bezala geratuko da historian».
Zenbateko kostua
Honekin batera salatu du «ez dakigula zenbat diru gastatu den». Bere ustez, herritarrek jakin behar dute inprimakiak, gutunazalak eta abar ordezkatuko direla.
Dioenez, erabakiaren inguruko kontuak eskatu dituzte: zergatik aldatu den, zein udal organotan erabaki den, zein enpresak egin duen eta zein baldintzatan, zenbat kostako den eta abar.
Oharrean EAk dio, Udala «aurreztu beharraz hitz egiten aritu dela orain dela gutxi, eta orain, zenbat kostako den ez dakigun kapritxo honekin etorri da, eta oraindik ez dakigu zer suposatuko duen Udal diru kontuetan». Arratibelen ustez, «alferrikako gastua da, prentsaurrean zehaztu ez zuen gastua, eta hernaniarrok jakiteko eskubidea duguna».