Gure artean euskaraz egitasmoaren bidez, euskeraz hitz egin eta praktikatu nahi duen jendea eta euskaraz hitz egiten badakien jendea elkartu nahi du Doberak. Dagoeneko euskera jorratu nahi duen jende askok eman du izena eta orain laguntzaileak behar dira. Ez da abilezia berezirik behar, euskeraz ondo egin eta laguntzeko gogoa izatea nahikoa da. Doberak bikoteak, hirukoteak edo taldeak osatzen ditu eta hortik aurrera beraiek erabakitzen dute noiz, non eta zeri buruz hitz egiteko geratu. Inork lagundu nahiko balu, oraindik garaiz dabil. Horretarako Dobera euskara elkartera jo besterik ez du, Larramendi kaleko 11garren zenbakira, telefonoz deitu 943 33 27 99 zenbakira edo dobera@dobera.com helbidera idatzi.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!