Bideo proiekzioa eta postua

Kronika - Erredakzioa 2008ko aza. 20a, 01:00

AHTaren kontrako bideo proiekzioa izango da bihar, Abiadura Haundiko Trenaren kontrako asanbladak antolatuta. Azken mobilizazioetako bideoak jarriko dituzte pantaila haundian. Horrez gain, postua ere jarriko dute eta bertan AHTaren kontrako informazioa, sudadera berriak eta materiala eskuratu ahal izango dira. Girotzeko mokadu bat eta tragoxka bat egiteko aukera izango da. Bihar 20:30etan, Karkabako plazan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!