Amaia Aldalur pianojolea eta Mikel Emezabal klarinetejolea gaur

Kronika - Erredakzioa 2008ko aza. 20a, 01:00

santa Zezilia gainean da, eta munduko musikariak lanpetuta dabiltza, han eta hemen musika doinuak zabaltzen. Gaur Amaia Aldalur pianojoleak eta Mikel Emezabal klarinetejoleak Eleketan kontzertua eskainiko dute. Emezabalek ibilbide luzea egin du klarinetea jotzen eta egun Andoaingo Udal Bandako zuzendaria da, besteak beste. Aldalur pianojolea gaur egun Udal Musika Eskolako irakaslea da, besteak beste. Emanaldiaren helburua musikaz gozatzea da, musikarien esanetan. Kontzertua gaur, arratsaldeko 19:30etan, Biteri kultur etxean.

Gaur arratsaldean ikasleen kalejira
Gaur arratsaldean, Hernani Musika Eskolako ikasleak kalejiran ibiliko dira, akordeoi eta trikitiekin; guztira 50 bat lagun. Euskal Herriko Musika Eskolen Elkarteak antolatutako ekitaldia da. Gaur, arratsaldeko 18:00etan, Euskal Herriko musika eskolako ikasle asko eta asko aterako baitira kalera, ordu berean, Santa Zezilia ospatzera.

Bihar ikasleen kontzertua
Bihar ikasleen txanda izango da. Udal Musika eskolako ikasleek pieza mordoska joko dituzte jende aurrean. Emanaldiaren ondoren, 2007-08 ikasturtean 2garren eta 3garren maila bukatu duten ikasleei diplomak emango dizkiete. Emanaldia bihar, arratsaldeko 18:30etan hasita, Biteri kultur etxean.

Larunbatean Udal Banda
Larunbat arratsaldean Udal Bandak kontzertua eskainiko du. Berroetatarrak pieza estrenatu eta Pirates of the caribbean eta La danza de Amboto piezak joko dituzte, besteak beste, Cipri Otxandorena zuzendariaren gidaritzapean. Arratsaldean izango da, 19:30etan, udaletxeko arkupetan. Eguraldiak laguntzen badu, aurretik kalejira egingo dute, 18:30ak aldera.

Parrokiko koroa igandean
Parrokiko koroak ere ospatuko du Santa Zezilia eguna. Horretarako, igandeko meza nagusian kantatuko dute, 11:00etan. Ondoren, Astigarragara joango dira bazkaltzera ia 50 laguneko koadrila.

Kontzertu berezia datorren larunbatean
Kantuz abesbatzak eta txistulari bandak emanaldi berezia antolatu dute Santa Zeziliaren bueltan. Horretarako ez dituzte laguntzaile makalak izaten; generalean bazterrean izaten baitituzte metal boskotea eta dantzari taldetxo bat. Aurten emanaldia astebete atzeratu eta datorren larunbatean, hilak 29, emango dute, Sandiusterrin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!