Irati Ugalde eta Amaia Mujika Trikitilari Gazteen Txapelketan

Kronika - Erredakzioa 2008ko aza. 19a, 01:00

euskal Herriko Trikitilari Gazteen XVII Txapelketa jokatzen ari da hilabete honetan. Txapelketan 14 eta 18 urte bitarteko gazteek hartzen dute parte. Dagoeneko bi kanporaketa jokatu dira, Azkoitian eta Agurainen. Hernani Musika Eskolako bi bikote hernaniar izan dira tartean, Maialen Murua eta Ainhoa Usandizaga batetik, eta Irati Ugalde eta Amaia Mujika bestetik, eta ez dute lan makala egin.


Ugalde eta Mujika finalean
Amaia Mujika eta Irati Ugaldek puntuazio bikaina lortu dute txapelketan eta finalean parte hartuko dute. Finala hilaren 30ean, igandea, jokatuko dute Zaldibarren, arratsaldeko 17:30etan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!