Udalak Hernani 2020 egitasmoa jarri du martxan, epe ertainera edo luzera herritarrek nolako herria nahi duten jakiteko. Horretarako, herritarrei galdezka hasi da. Oraingoz euskeraren eta inmigrazioaren inguruko hausnarketa bilerak antolatu ditu aditu eta interesa duten guztiekin.
Etorkinak Hernanin 2020an aztergai gaur
Gaur, hain zuzen, Inmigrazioari buruzko hausnarketa egiteko bilera antolatu du Udalak. Horretarako hitzaldi eta tertulia izango dira gaiaren inguruan, Emérita Cuellar adituarekin. Bilera gaur izango da, arratsaldeko 19:00etan, Biteri kultur etxean.
Euskera Hernanin 2020an aztergai bihar
Bihar ordea, euskeraren inguruko hausnarketa egiteko eguna izango da. Horretarako Julen Arexolaleiba aditua etorriko da herrira, hitzaldia eman eta ondorengo tertulia eramatera. Hau ere, arrratsaldeko 19:00etan izango da, Biteri kultur etxean.
2020ko Hernani
asteazkenean, hilak 26
Datorren asteazkenean, hilak 26, izango da hirugarren bilera. Bileran bi gaien inguruko hausnarketak bildu eta saiatuko dira zehazten 2020rako zer nolako herria nahi duten hernaniarrek. Bilera, aurrekoak bezala, arratsaldeko 19:00etan izango da, Biteri kultur etxean. Jasotako proposamenak publikoki aurkeztuko ditu Udalak, kalean jasotako irtziekin batera.
Epe luzera begira
Bilera hauen helburua da, ahal den neurrian, herritarrek izan nahiko luketen herriari itxura hartzea, hura lortzeko bideak jorratze aldera. Oraingoz bi gai hauen inguruko hausnarketa bultzatu nahi du Udalak, baina aurrerago beste gai batzuk ere izango dira hizpide.
Hernani 2020 egitasmoa
Udal Gobernuak Hernani 2020 egitasmoa jarri du martxan, izan ere, premia sumatu du beti epe motzeko egitasmoak definitzen aritu beharrean, norabide eta logika batean zehazteko plangintza eta ekintzak.
Egitasmoak, Udal egituraren barruan batzorde bat izateaz gain, egitasmo zabala izan nahi du, herritarrek parte hartu dezaten. Helburua da beraz, lan egiteko era zabala eta partehartzailea bultzatzea, epe luzera begiratu eta herritarrek nahi duten herria lortzeko.