Kantuz Abesbatzak eta Udal txistulari bandak datorren larunbatean eskainiko dute Santa Zezilia kontzertua. Ekitaldia Patxi Apezetxea eta Igor Arroyok zuzenduko dute, eta metal boskotea eta dantzariak ere izango dituzte tartean. Azaroaren 29an, arratsaldeko 19:00etan Sandiusterriko Aretoan.
Kontzertua 14 obraz osatua izango da eta hiru multzotan banatua Kontzertuko egitaraua 14 musika piezek osatuko dute eta hiru multzotan banatuko da: txistulariak, abesbatza eta denak batera egingo dutena, alegia. Lehenengo multzoan, txistulariek lau obra joko dituzte: Txarmangarria eta Txalo Polka Jose I. Ansorenarena, Austriar bi doinu Alex Iribarrena eta Leonena (jota eta porrue) Sabin Bikandirena. Multzo hau bukatzean, abesbatzak zazpi obra kantatuko ditu: Danny Boy Frederick E. Wetherbyrena; Canción del Jinete Manuel Oltrarena; Bai aldakizu Pablo Sorozabalena; Good night Sweethard Soberd Sundena; Volver Carlos Gardelena, Hallo Django Uli Führena; eta Xauli Xauli Tomás Garbizurena. Emanaldiaren azken zatian, Kantuz Abesbatzak, Hernani eta inguruko txistulariek eta metal boskoteak hiru obra interpretatuko dituzte elkarrekin: Erreberentzia Jose I. Ansorenarena; Araban bagare G. Mendibil eta T. Agirregomezkortarena; eta Gure abestia José Moisésena. Kontzertuko partehartzaileen artean dantzariak ere izango dira.