Sagastialde Elkartean XXIV. Mus txapelketa hasiko da gaur

Kronika - Erredakzioa 2008ko aza. 18a, 01:00

Urtero jokatzen den Elkarte arteko mus txapelketa Sagastialde elkartean jokatuko da aurten, eta abendua hasiera arte luzatuko da. XXIV Mus Txapelketa izango da eta hasiera emango dioten bikoteak hauek izango dira: Etxeberri-Urmia (1A taldea); Sagastialde-Karobi (2A taldea); Goiz Eguzki-Elizatxo (2A taldea); Goiz Eguzki-Txantxangorri (3B taldea); eta Ur Mia-Peña Otaño (4B taldea). Partidak arratsaldeko 21:00etan hasiko dira.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!