Pelota partidu asko eta garrantzitsuak jokatu dira asteburuan.
Pala motzeko finala
Jesus Mari Ubarretxenak eta Manu Galarzak Gipuzkoako pala motzeko finala jokatu zuten, 3garren mailakoa. Hernaniarrek Oiartzungo Aizpuru-Gelbenzu bikoteari 40-29 irabazi zioten eta txapela lortzeaz gain, kategoriaz igotzea ere lortu zuten; 2garren mailara.
Trinketeko munduko kopa
Unai Alvarez pelotaria Trinketeko Munduko Kopa jokatzen ari da La Habanan, Kuban. Atzo jokatu zuen eskuz banakako lehen partidua Izquierdo kubatarraren aurka eta 40-21 irabazi zion. Hurrengo partidua bihar jokatuko du munduko txapelduna den Loquillo Lopezen aurka.
Gipuzkoako pelota
txapelketa
Bestalde, azken asteburuetan bezala, aurrekoan ere Hernaniko pelotari gazteek Gipuzkoako pelota txapelketa jokatu dute.
Partidu azpimarragarriena Esnaola eta Gorrotxategik jokatutako izan zen. Usurbili 22 eta 7 irabazi ondoren, final laurdenetarako txartela lortu zuten.
Gainerako emaitzak honako hauek izan ziren: E. Altuna 2/Intza 0; Josu Altuna 2/Oiarpe 0; Ohian Lujanbio 2/Oiarpe 0; Iñigo Arizkorreta 0/Intza 2; Mikel Noble 2/Intza 0; Iñaki Etxenike 0/Intza 2; Patxi Agirrezabala 0/Urnieta 2; Oiarpe 13/Etxenike-Elorza 22, Real Sociedad 22/Urkizu-Etxegoien 5; Leonet-Otaegi II 19/Segura 22; Bilbao-Azpitarte II 18/Erniope 22; Azkoitia 0/Arrieta-Lizeaga 22; Mundarro 9/Oiaga-San Sebastian 22; Elordi 8/Zabala-Huizi 22; Pagola- Ugalde
30/Irazustabarrena-Gutierrez 19; Lizeaga-Perez 30/Jorrin-Zabalegi 21; eta Ataun 30/Otxotorena-Aierbe 23.