udalak txotx denboraldiaren inguruko partehartze prozesua egin zuen pasa den negu eta udaberrian. Prozesuaren helburua, besteak beste, izan da txotx denboraldiaren gora-beherei buruz hitz egitea, herritarren eta udalaren arteko elkarlana bultzatzea eta egoera hobetzeko proposamenak lantzea. 80tik gora herritar aritu ziren orduan, bost lantaldetan, eta 22 bilera egin ziren guztira.
Herritarren proposamenak
Bileren ondorioz, txostena aurkeztu zuten herritarrek, txotx denboraldiaren inguruko proposamen zerrenda luze batekin. Udalak proposamenak aztertu ditu eta bakoitzaren inguruko erantzuna eman die herritarrei. Aurrerantzean beren ekarpenak, kexak eta abar, Zerbitzu Batzordean adieraztera deitu dituzte.
Proposamenak bana-banan
Udalaren proposamenak banan-banan aztertu ditu, eta egokiak eta bideragarriak iruditu zaizkienak martxan jarri dituzte. Beste batzuk atzera bota dituzte, ez direlako egingarriak, garestiak direlako edo dena delako arrazoiarengatik.
Esate baterako, herritarrek zioten Kaxkoan argi gutxi zegoela. Horren aurrean, Udalak erantzun du «aurreko denboraldiari begira, hainbat lekutan argia jarri zela» eta «udal teknikariari leku berriak argiztatzeari begira txostena eskatu diogu».
Herritarren proposamenei erantzuna:
HEZKUNTZA MAILAN: (Hezkuntza lana, mezu positiboa zabaltzeko).
• Ikastetxeak. Udala ikastetxeekin elkarlanean ari da; hurrengo asteetan bilera egingo du ikastetxeetako ordezkariekin, balorazioa egiteko.
• Sagardogileak. Udalak denboralditik kanpo sagardotegietara bisita gidatuak antolatzea eskatuko die.
• Sagardo Kofradia. Diruz laguntzen jarraituko du.
• Kultur ekintzak. Diruz lagundutako denboraldiko kultur ekintzak hezkuntza lanera bideratzen saiatuko da; besteak beste, hitzaldi bat eta pintura lehiaketa egingo dira.
• Sagardoa eta euskera. Sagardoaren kultura euskararekin uztartzeko eragileekin (sagardogileak, bertso eskola, Dobera...) bildu da Udala.
• Dokumental bat egitea proposatu zen. Udala bideragarritasuna aztertzen eta aurrekontuak eskatzen ari da.
AZPIEGITURA MAILAN:
• Txoko ilunetan argia jarri. Aurreko denboraldiari begira, hainbat lekutan argia jarri zen. Udal teknikariari leku gehiago argiztatzeko txostena egiteko eskatu dio.
• Komunak. 1) Laister 4 komun finko izango dira Kaxkoan. Denboraldirako jartzen direnei dagokienez, aurrekontuak begiratzen ari da Udala. 2) Seinalizazioa dela eta, aurreko denboraldian hobetu egin zen eta hobetzeko asmoa du Udalak; diru laguntza eskatuko du.
• Zarata. 1) Soinuak gutxitzeko balkoietan landareak jartzea proposatu zen. Udalak txostena eskatu dio udal teknikoari eta honek ez dio eraginkortasunik ikusten. 2) Soinuak neurtzeko aparagailuak erostea proposatu zen. Oso garestiak dira eta dakien jendea behar da erabiltzeko. Hala ere, nahi izanez gero, neurketak egingo dira etxeetan.
• Kristalak. Plastikozko baso sendoak erabiltzea proposatu zen. Tabernariei dagokie proposamena onartzea. Udalak proposamena luzatuko die, beraiek erabakitzeko.
• Zaborrontziak. Kaxkoan kontenedore haundiagoak jartzea proposatu zen. Udalak oztopoak ikusten ditu; batetik, tentazioa izan daitekeelako koadrila harrotuentzat; bestetik, arazo teknikoak izan daitezke, tresnei dagokienez, hustutzeko garaian.
• Autobus zerbitzua. Udalak ez du eskumenik baina proposamena luzatuko die eragileei (autobus konpainiak, Diputazioa...). Proposamena da autobus zerbitzua ostiralera zabaltzea.
ARAUDI MAILAN:
• Araudia betetzeari buruz: Alde guztiek hartu beharreko konpromezua da. Udalak dagozkionak beteko ditu.
• Udaltzaingoa: Udaltzainaren presentzia haundiagoa eskatu zen. Udalak dio ez dela izan aurtengoa Udalak egin duen esfortzu bakarra udaltzain gehiago jartzen. Aurreko denboraldiko emaitzak ikusita, ez direla gehiago behar ondorioztatu du Udalak.
• Tabernariak: Tabernarientzat hitzaldi bat antolatzea proposatu zen. Zenbait tabernariri iritzia galdetu die Udalak, eta oro har, desegokia iruditu zaie.
EKONOMIA MAILAN:
• Inbertsioei aurre egin: 1) Tabernariek modu boluntarioan gastuei aurre egiteko dirua eskatzea proposatu zen; udalak ez du egoki jotzen. 2) Azterketa ekonomikoa egitea proposatu zen; Udalak uste du ez duela lagunduko denboraldiak sortzen dituen kezkei erantzuteko