Etorkinak eta genero indarkeriari buruzko formazio ikastaroa egingo dute aste honetan

Kronika - Erredakzioa 2008ko aza. 18a, 01:00

Inmigrazioa eta genero indarkeria gaitzat hartuta, formazio modulo batzuk antolatu ditu Udaleko Inmigrazio arloak. Ikastaroa etorkinekin harremana duten langileei bideratua dago bereziki, baina interesa duen edozein herritarrek ere parte har dezake.

Etorkinekin lan egiteko formazio beharra
Udalak inmigrazioaren inguruko plana egin zuenean, behin baino gehiagotan aipatu zen herriko eragile sozialak prestatu egin behar zirela, eta hain zuzen, behar horri erantzutera dator ikastaro hau. Horregatik, printzipioz etorkinekin harremana duten sailetan lan egiten duen jendeari eskainia dago ikastaroa. Hala ere, gaiaren inguruko interesa duen edonori irekia dago ikastaroa. Gaur eta ostegunean Ikastaroa bi egunetan emango da. Gaur, emakume etorkinen eta genero indarkeriaren inguruko alde legalak aztertuko dituzte batetik; horretarako, Mikel Mazkiaran abokatu eta SOS-Arrazakeriako kidea izango dute hizketan. Beste alde batetik, tratu txarrak jasotzen dituzten emakume etorkinekin nola jokatu hitz egingo dute genero indarkerian aditua den Norma Vazquezekin.

‘Emakume magrebiarrak eta genero indarkeria’ ostegunean
Ostegunean Maya Amrane Biltzen-eko kideak emakume magrebiarrez eta genero indarkeriaz hitz egingo du.

Ikastaroa Biterin eta goizez
Ikastaroa etorkinekin harremana duten sailetako langileei zuzendua dagoenez, bi saioak goizez izango dira. Era berean, ikastaroak Biteri kultur etxean izango dira.

Azaroaren 25ean emakumeenganako indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna
Azaroaren 25ean emakumeenganako indarkeriaren aurkako eguna izango da eta udal berdintasun kontseiluak hainbat ekintza antolatu ditu egun horren bueltan. Ikastaro hau ere, egun horri begira antolatutako formazio ikastaroa da.

wEgitaraua
Asteartea,09:00-11:00. Emakume etorkinak eta genero indarkeria. Alde legala.
Asteartea, 11:30-14:00. Nola aritu tratu txarrak jasotzen dituzten emakume etorkinekin.
Osteguna, 10:00-14:00. Emakume magrebiarrak eta genero indarkeria.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!