Santa Zezilia dela eta, kontzertuak izango dira ostegun eta ostiralean

Kronika - Erredakzioa 2008ko azaroaren 19a

Hilaren 22an Santa Zezilia izaki, Musika Eskolako kideek aurre hartu nahi izan diote. Ostegunean Amaia Aldalur klarinete joleak eta Mikel Emezabal piano joleak kontzertua emango dute. Arratsaldeko 19:30etan izango da, Biteri kultur etxean. Ostiralean berriz, ikasleen emanaldia izango da, hau ere Biterin, baina arratsaldeko 18:30etan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!