Antzarra berezia dago Urumean

Kronika - Erredakzioa 2008ko aza. 18a, 01:00

ezohiko bisitaria dabil egunotan Urumea ibaiaren ertzetan, Karabelgo zubiaren parean gutxi gora-behera. Barnacla Canadiense motako antzarra da eta ez da normala honelako espezie migratzailea Hernanin topatzea. Horregatik agian jendearen ikusmina piztu du asteburuan eta Diputazioko tekniko bat ere etorri da hegaztia ikustera.


Hegazti migratzailea

Barnacla Canadienseari Kanadako antzarra ere esaten zaio. Jatorriz Ipar Amerikakoa izan arren, Europan ere dezente zabaldua dago. Diputazioko adituen esanetan, «hegazti migratzailea izanik, ez da arraroa Euskal Herrian barrena pasatzea, baina bai Hernanin gelditzea». Ezin jakin beraz, noiz jarraituko duen.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!