Azken urteetan urtekaria argitaratu izan du Udalak, herriko kontuekin. Iaz ez zen zen urtekaririk atera, baina aurten bi urteetarako urtekaria argitaratuko dute. Urtekariaren aurkezpena ostiralean izango da, arratsaldeko 19:30etan, udaletxean. Guztira 30 bat artikulu eta erreportaje daude 07/08 urtekarian, horietako asko herriko jendeak idatzitakoak. Gai aldetik aniztasun haundia dago: artea, kirola, historia eta kultura, beste hainbaten artean.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!