Urtero sasoi honetan Argeliako Saharako errefuxiatuen kanpamendura bidaltzeko janari bilketa antolatzen da. Dagoeneko hasi dira bilerekin eta jendeari dei egin diote parte hartzeko, kanpaina aurrera ateratzeko beharrezkoa baita jendearen laguntza. Hurrengo bilera azaroaren 20an izango da, ostegunean, arratsaldeko 19:30etan, Biterin. Kanpainan egin beharreko lanak azaldu dituzte: supermerkatuetan kaxak jarri eta jendeari kanpainaren berri ematea, leku ezberdinetan jarritako kaxak bildu eta lokalera eramatea kotxeekin, Kaxkoan jartzen duten haiman janaria bildu eta kaxetan sartu eta lokalean dauden kaxak antolatu.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!