Seniorretako bi taldeek jokatuko dute asteburuan

Kronika - Erredakzioa 2008ko aza. 22a, 01:00

BOLEIBOLEAN senior mailako bi taldeek jokatuko dute asteburuan. Euskadiko ligan dagoen nesken taldeak, ADV Virgen del Campo taldearen kontra jokatuko du gaur Kantabrian. Aurkari gogorra izango da, sailkapeneko buru baita. Hala ere, irabazteko aukera badute hernaniarrek eta garaipenaren bila aterako dira. Euskadiko mailako mutilen taldeak Gasteizko Lanbide Aranbizkarraren kontra jokatuko du bihar. Hernani lider dijoa, jokatutako partidu guztiak irabazita. Biharkoa ere irabazteko moduko partidua da. Seguraski igoera fasea ere jokatuko dute aurten. Bihar 11:00etan, kiroldegian.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!