Fibromialgia eta asteniari buruzko hitzaldia gaur

Kronika - Erredakzioa 2008ko aza. 17a, 01:00

Elkano kaleko 17garren zenbakian dagoen emakume zentroan hitzaldia izango da gaur. Fibromialgia eta astenia gaixotasunen inguruko informazioa emango du Bizi Bideko elkarteko kide batek. Bizi Bide Gipuzkoa mailan gaixotasun horien bueltan sortutako elkartea da. Sarrera librea da joan nahi duenarentzat. Gaur arratsaldeko 16:00etan, Elkano kaleko 17garren zenbakian.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!