Proposamenei erantzungo die gaur Udalak

Kronika - Erredakzioa 2008ko aza. 17a, 01:00

Joan den ikasturtean Txotx denboraldiaren inguruko bilerak antolatu zituen Udalak, herriko sektore ezberdinekin, hobetu daitezkeen gauzak aztertu eta proposamenak lantzeko. Bilera haietatik ateratako proposamenei erantzungo die gaur Udalak, bilera batean. Herritar guztiak gonbidatu dituzte parte hartzera. Gaur arratsaldeko 19:00etan, udaletxean.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!