HERNANIN areto futbola puri-purian da. Duela urte batzuk ez zegoen talderik herrian eta aurtengo denboraldian 2 talde ari dira, Gipuzkoako Ligan. Asteburuan bi taldeek jokatu dituzte partiduak. Yone Boutiquek, 2garren mailan dabilen taldeak, galdu egin du 6 eta 8 Allerruren kontra. Partidu berezia izan zen, izan ere, bi taldeetako portero titularrak ez ziren partiduan izan eta hernaniarren kasuan jokalari batek egin zituen atezain lanak. Bestalde, Perfide taldeak, 3garren mailan dabilen Hernaniko taldeak, 4 eta 3 irabazi zuen Euskaldunaren kontra.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!