Herriko bizikletazaleek punta-puntako bizikletak probatzeko aukera izan zuten atzo.

Kronika - Erredakzioa 2008ko aza. 17a, 01:00

Goi mailako bizikletetan ibiltzeko aukera izan zuten atzo herriko zenbait bizikletazalek. Trek markak, Azken Kilometroa bizikleta dendaren bidez, 29 bizikleta jarri zituen afizionatuen eskura. Mendi nahiz errepideko bizikletak izan ziren aukeran, tartean Tourra irabazi duen bizikleta modelo bera. Goiz partean probatzeko buelta bat egin zuten eta gustora aritu ziren, azken teknologiak ekarri dituen aurrerapen eta erosotasunekin txundituta.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!