Hernani 2
Fortuna 3
EUSKADIKO Ligan dabilen senior mailako Hernaniko boleibol taldeak galdu egin zuen atzo, 2-3 Fortunaren kontra. Aurreneko urtea da Hernani Euskadiko Ligan dabilela. Iaz Gipuzkoako Ligan zebiltzan taldeetako hainbat jokalari batuta sortu da taldea. Hori dela eta, hasi berria den denboraldi honetan, txapelketari neurria hartzen ari zaio. Aurtengo helburua dute sailkapenean ahalik eta postu onena lortzea, baina datorren urtean ez dute baztertzen igoera fasean sartzeko ahalegina egitea.
Gipuzkoako
Ligako
taldeak irabazi
Gipuzkoako Ligako taldeak irabazi egin zuen atzo 3 eta 2 Santo Tomas Lizeoaren kontra. Partidu luzea izan zen, hona hemen partzialak: 25-112, 21-25, 25-21, 16-25 eta 15-12.